17:20

Txirrindularitza

Frantzian

Castroviejok brontzezko domina bat irabaziz esan dio agur Movistar taldeari

Agentziak | Erredakzioa

Getxoko txirrindulariak Chris Froomen Sky taldean korrituko du datorren denboraldian.

  • Jonathan Castroviejo. Argazkia: Efe.

    Jonathan Castroviejo. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak agur esan dio Movistar taldeari Nazioen Erlojupekoan brontzezko domina irabaziz. 49,7 kilometroko ibilbidea izan du erlojupekoak Les Herbiersen, Frantzian. Urrea Martin Toft danimarkarrak irabazi du Mikkel Bjerg herrikidearen aurretik.

Zilarra irabazi eta urtebetera, Castroviejo azken postuan atera da eta podiumera igo da ordu 1:01:23ko denbora eginda, Bjergek baino hiru segundo gehiago.

Murias taldeko Aitor Gonzalez 26. postuan geratu da, ordu bat zazpi minutu eta 51 segundoko denborarekin.

Toftek lasterketa hasieratik kontrolatu du, Vasil Kiryenka 2016ko irabazlearen hutsunea aprobetxatuz. Danimarkarra izan da ordu bat baino gutxiagoko denbora egin duen txirrindulari bakarra (59:58). Bjerg zilarraren irabazleak minutu bat eta 22 segundo gehiago egin ditu.

Castroviejo Espainiako egungo txapelduna da erlojupekoa eta Munduko txapelketa brontzea irabazi zuen. Chris Froomen Sky taldean korrituko du datorren denboraldian.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena