19:05

Txirrindularitza

Lombardiako Giroa 2017

Dumoulinek ez du Lombardiako Giroa jokatuko, gaixotasunagatik

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, Warren Barguil frantziarra izango da Sunweb taldeak lasterketa irabazteko izango duen txirrindularirik sendoena, Wilco Kelderman eta Sam Oomen taldekideekin batera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tom Dumoulin herbeheretarrak, Italiako Giroa eta erlojupeko Munduko txapelduna irabazitakoak, ez du jokatuko larunbat honetan lehiatuko den Lombardiako Giroaren 111. edizioa, gaixorik baitago.

"Tom gripeak jota eta samako minarekin jaiki da, eta lasterketatik kanpo uztea erabaki dugu. Egun batzuk beharko ditu erabat osatzeko", adierazi du Anko Boelensek, Sunwebeko sendagileak.

Behin Dumoulinen baja baieztatuta, Warren Barguil frantziarra izango da Sunweb taldeak lasterketa irabazteko izango duen txirrindulari nagusiena, Wilco Kelderman eta Sam Oomen taldekideekin batera.

Horrenbestez, Dumoulinek amaiera eman dio 2017ko denboraldiari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena