Txirrindularitza
Doping
Erredakzioa
Pintoko txirrindulariak ziurtatu du elikagai batek kutsatuta eman duela positibo. UCIk behin-behinean zigortu du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Alberto Contador txirrindulari espainiarra zigortu egin du behin-behinean Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI), Frantziako Tourreko doping-kontrol batean positibo eman duelakoan, UCIk berak iragarri duenez.
Hain zuzen ere, klenbuterola atzeman diote uztailaren 21ean egin zioten gernu-proba batean. Hori bai, kopurua Dopingaren aurkako Nazioarteko Agentziaren laborategiek teorian atzeman dezaketen gutxieneko tasa baino 400 aldiz txikiagoa dela zehaztu du UCIk.
"Kopurua txikia izanik, ikerketa zientifiko sakonagoa egin beharra dago, ondorioak atera ahal izateko", adierazi du txirrindularitzaren erakunde gorenak.
Doping-kontrolaren emaitza abuztuaren 24an jakinarazi zioten Pintokoari. Dena dela, positiboa elikagai batek kutsatuta etorri dela ziurtatu du horren agenteak.
"Oraingoz, kontsultatu ditugun adituak ados daude, batik bat kontuan hartuta Contadorrek doping-kontrol ugari egin dituela Tourrean", gaineratu du.
Contadorren agentearen arabera, atzemandako klenbuterol kopurua txikia izateak erakutsi egiten du txirrindularia ez dela nahita dopatu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa