Txirrindularitza
Fitxaketa berria
eitb.eus
Aberasturi zenbatuta, dagoeneko hiru fitxaketa egin ditu taldeak, Enrique Sanz eta Mikel Aristi ere kontratatu baititu.
Jon Aberasturi. Argazkia: @MuriasTeam
Euskadi Basque Country – Murias taldeak akordioa itxi du Jon Aberasturirekin, 2018ko denboraldian euskal taldean aritzeko.
Jon Aberasturi (Vitoria-Gasteiz, 1989) World Tour mailan lehiatu zen 2013an, Euskaltel Euskadi taldean, eta Team Ukyo talde japoniarrean aritu da azken bi urteetan. Denboraldi honetan, 6 garaipen lortu ditu; Japoniako Tourrean etapa bat eta Koreako Tourrean bi, besteak beste.
"Aurten lortu dituen bezalako garaipenak lortzea espero dugu. Esprintean amaitzen diren etapetan gabezia hori izan dugu, errematatzeko ahalmenik ez dugu izan aurten. Orain arte klasika lauetan ezin izan gara garaipenaren lehian egon, eta datorren urteari begira edozein lasterketan aurrean egoteko gai izan nahi dugu. Aberasturik horretan lagunduko gaitu", adierazi du Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias taldeko kirol managerrak.
Horrekin, hiru dira Euskadi Basque Country – Murias taldeak datorren denboraldirako konfirmatu dituen fitxaketak: Enrique Sanz, Mikel Aristi eta Jon Aberasturi bera. Kontinental profesional mailan arituko da euskal taldea datorren urtean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa