Txirrindularitza
Poloniako Itzulia
Erredakzioa
Txirrindulari australiarra esprintean nagusitu da, Danny Van Poppel eta Peter Sagan liderra ere atzean utzita.
Ewan, Poloniako Itzuliko laugarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Caleb Ewan (ORICA-Scott) australiarrak irabazi du Poloniako Itzuliaren laugarren etapa, Zawiercie eta Zabrze herrien artean 238 kilometroko ibilbidea izan duena.
Remi Cavagnak tropeletik ihes egin du helmugarako 13 kilometro falta zirenean, baina irabazlea esprintean erabaki da. Caleb Ewan izan da azkarrena azken metroetan, Danny Van Poppel (Sky) izan da bigarren eta Peter Sagan (BORA) sartu da hirugarren. Saganek gainsaria jaso du, eta sei segundotik hamarrera igo du sailkapen nagusian bigarrenarekin, Dylan Teunsekin (BMC), duen aldea.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar