17:31

Txirrindularitza

Poloniako Itzulia, 2. etapa

Modolok esprintean irabazi du etapa; Van Poppel da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Van Poppel, Sagan eta Modolo denbora bera dute sailkapen nagusian (6 ordu, 11 minutu eta 27 segundo), eta lau segundoko aldea Caleb Ewan australiarrarekin.

  • Etapa esprintean erabaki da. Argazkia: EiTB.

    Etapa esprintean erabaki da. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sacha Modolo italiarra gailendu da Poloniako Itzuliko bigarren etapan, Danny Van Poppel holandarraren aurretikk. Van Poppel da lasterketako lider berria, Modoloren eta Peter Saganen denbora berberean.

Txirrindulariek 142 kilometroko ibilbidea egin dute, eta garaipena esprintean erabaki da. Bertan Modolo izan da azkarrena, Van Poppelek esprinta berandu hasi duela aprobetxatuta. Hala ere holandarrak jantzi du liderraren jertsea, lehen etapan hirugarren eta gaurkoan bigarren egin ondoren.

Peter Sagan munduko txapeldunak, eta lehen etapako irabazleak, zortzigarren egin du.

Van Poppel, Sagan eta Modolo denbora bera dute sailkapen nagusian (6 ordu, 11 minutu eta 27 segundo), eta lau segundoko aldea Caleb Ewan australiarrarekin.

Astelehenean hirugarren etapa jokatuko dute, mendikoa. Azken mendate helmugatik 10 kilometrora dago, baina ibilbideko azken kilometroan % 10eko aldapa dute eta horrek esprinta saihestuko du.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena