Txirrindularitza
Uztailaren 29an
Erredakzioa
Usurbilgo txirrindulariak etxean izango du azken lasterketa, hilaren 29an. 40 urterekin utziko du txirrindularitza, profesionaletan 20 urte eman eta gero. Egunotan, Frantziako Tourrean dago.
Albisteak (2)
Haimar Zubeldiak iragarri duenez, uztailaren 29an hartuko du erretiroa, Donostiako Klasikoan parte hartuta. Usurbilgo txirrindulariak 40 urte ditu gaur egun, eta 1998an egin zuen debuta profesionaletan, Euskaltel Euskadi taldearekin, eta Trek taldearen elastikoa soinuen duela esango du agur. Egunotan, Frantziako Tourrean ari da lehiatzen.
Zubeldiak ibilbide bikaina egin du; ohorezko hainbat postu erdietsi ditu, bai eta garaipen handiak ere. 2000ko Euskal Bizikleta irabazi zuen, eta bost aldiz amaitu du Frantziako Tourra lehen hamarren artean. 2007ko edizioan, laugarren tokian bukatu zuen Parisen. Hori da, hain zuzen, munduko lasterketarik handienean lortu duen emaitzarik onena.
aitzarik onena.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa