Txirrindularitza
Espainiako Txapelketak
Agentziak | Erredakzioa
Movistarreko txirrindulariak maila eman du urrezko domina irabazteko. Mikel Landa bigarrena izan da, minutu bat eta gehiagoko aldearekin.
Bideoak (1)
Jonathan Castroviejok Espainiako Errepide Txirrindularitza Txapelketako erlojupeko proba irabazi du, Sorian. Getxoko txirrindularia aurkariak baino hobea izan da. Mikel Landa, espezialista ez dena, bigarren geratu da, eta Jesus Herrada, hirugarren.
Castroviejoren denbora, 43,1 kilometroko proban, 53 minutu eta 26 segundokoa izan da. Landak irabazleak baino minutu bat baino gehiago behar izan du erlojupekoa betetzeko.
Movistarreko txirrindulariak bizikletaz aldatu behar izan du, eta gainera urik gabe geratu da, oso egun bero batean. Haizea ere izan dute Sorian.
Getxokoa, Frantziako Tourraren atarian, urrea berreskuratu du. Iaz bigarren tokian bukatu zuen, baina 2013 eta 2015ean irabazlea izan zen.
SAILKAPENA
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa