18:54

Txirrindularitza

Suitzako Tourra, 6. etapa

Pozzovivo lider berria da, seigarren etapa irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Lau segundora Rui Costa portugaldarra eta Ion Izagirre euskalduna sartu dira.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Domenico Pozzovivo italiarrak Suitzako Tourreko seigarren etapa irabazi du eta lider jarri da sailkapen nagusian, Damiano Carusori lekua kenduta. Locarno eta La Punten arteko etapak 166,7 kilometro izan ditu.

Pozzovivok aurre zihoan Michael Woods harrapatu  eta atzean utzi du. Kanadiarra izan da lehena Albula Pass gainean, helmugarako 9 kilometrora.

Italiarrak helmugarako 13 kilometrora jo du erasoa, euripean, eta lau segundoko aldea atera die Rui Costa portugaldarrari eta Ion Izagirre euskaldunari.

Denbora-sariari esker, Pozzvivok Carusoren denbora berdindu du sailkapen nagusian, baina Carusok zazpigarren egin du gaur eta liderraren postua Pozzovivok hartu du.

Tom Dumoulin Italiako Giroko irabazlea ez da irteera izan, nekea pilatuta duelako, bere taldeak azaldutakoaren arabera.

Ostiralean zazpigarren etapa jokatuko dute, mendikoa, Zernez eta Sölden artean; guztira, 160,8 kilometro.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    06 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena