Txirrindularitza
Dauphine 2017
Erredakzioa
Lotto Jumbo taldeko txirrindulariak lortu du garaipena Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapan. Thomas De Gentek lidergoari eutsi dio.
Albisteak (3)
Koen Bouwman (Lotto Jumbo) txirrindulariak irabazi du Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapa. Le Chambon-sur-Lignon herrian hasi eta Tullinsen bukatu da 184 kilometroko ibilbidea izan duen etapa. Thomas De Gent (Lotto Soudal) belgikarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Bouwmanek 23 urte ditu, eta etapa hasieratik ihes eginda egon den sei txirrindulariko multzoan iritsi da helmugara. Azken metroetan nagusi izan da Evaldas Siskevicius (Delko Marseille) eta Frederik Backaert (Wanty) gaindituta.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. De Gent da liderra eta 48 segundoko aldea du bigarren den Axel Domontekiko (Ag2r) eta minutu bat eta 3 segundoko aldea hirugarren sailkatua den Diego Ulissi (EAU) txirrindulariarekiko.
Asteazken honetako etapa, 23,5 kilometroko ibilbidea izango duen erlojupekoa izango da La Tour-du-Pin eta Bourgoin-Jallie artean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa