17:25

Txirrindularitza

Scarponiri eskaini dio

Valverdek laugarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja

Agentziak | Erredakzioa

Murtziarra Dan Martinen (Quick Step) eta Michal Kwiatkowskiren (Sky) aurretik sartu da helmugan. Ion Izagirre bosgarren izan da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alejandro Valverde laugarrenez gailendu da Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan, egutegiko klasiko zaharrenean. 103. edizioak 258 kilometroko ibilbidea izan du Lija eta Ans artean. Erakustaldia eman du txirrindulari murtziarrak.

Valverdek garaipena Michele Scarponiri eskaintzeko asmoa gauzatu du. Movistarrekoa Dan Martin irlandarraren eta Michal Kwiatkowski poloniarraren aurretik sartu da helmugan. Ion Izagirre gipuzkoarra bosgarren izan da.

Sei ordu, 24 minutu eta 27 segundo behar izan ditu murtziarrak, Daniel Martini eraso bikaina egin ostean. Hunkituta, diru-saria Scarponiren familiari emango diola iragarri du.


">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena