Txirrindularitza
Tirreno Adriatikoa, 3. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusiari dagokionez, Rohan Dennis australiarra da orain lehen postuan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Peter Sagan eslovakiarrak (BORA) irabazi du Tirreno Adriatikoko hirugarren etapa. Guztira, 240 kilometro egin dituzte txirrindulariek Monterotondo Maritimo eta Montalto di Castro artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Rohan Dennis australiarra da lider berria.
Saganek garaipena lortu aurretik, tropel nagusiak iheslari talde bat harrapatu behar izan ditu: Mattia Frapporti (Androni-Sidermec), Andry Grivko (Astana), Mirco Maestri Luca Wackermann (Bardiani-CSF), Iuri Filosi y Kohei Uchima (Nippo-Fantini) eta Alexis Gougeard (Ag2r).
Saganen Bora taldea izan da eguneko ihesaldi horrekin amaitzeko lan egin duenetariko bat. Elia Vivianik goizegi jo du erasoa eta Saganek bere gurpila hartu du, azken metroetan italiarra mendean hartzeko.
Sailkapen nagusian, Rohan Dennis da lider berria.
Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, Montalto di Castro eta Terminillo artean, 17 kilometroko igoera egin ostean. Bataz beste, 7,3ko aldapa dago eta faborito nagusien arteko lehen lehia handia espero da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa