18:22

Txirrindularitza

Algarveko Itzulia, 3. etapa

Jonathan Castroviejo nagusi, erlojuaren kontrakoan

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak lau segundoko aldea atera dio Tony Martin alemaniarrari eta bost segundokoa Primoz Roglic sailkapen nagusiko liderrari.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Castroviejo getxoztarrak (Movistar Team) erakustaldia eman du Algarveko Itzuliko erlojuaren kontrakoan. Bizkaitarra nagusi izan da hirugarren etapan, eta Tony Martin egungo txapeldunak baino denbora hobea egin du.

Bizkaitarra egungo Europako txapelduna da erlojuaren kontra, eta garaipena lortzeko aukerak zituela jakinda atera da errepidera, izan ere, ibilbidea bere alde izan du.

Etapa bukatuta, Castroviejok esan du garaipena "oso garrantzitsua" izan zela berarentzat, morala eman diolako antzerako lasterketei begira.

Algarveko Volta irabazteko aukeren inguruan galdetu diotenean, guztia azken etapan erabakiko dela esan du, azken 8 kilometroetako igoera oso gogorra delako.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglic (LottiNL Jumbo) esloveniarrak lider jarraitzen du, etapan hirugarren denborarik onena egin ostean. Kwiatkowski bigarren da 22 segundora eta Castroviejo hirugarren 36 segundora.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena