13:15

Txirrindularitza

Azken etapa

Marcel Kittelek irabazi du Dubaiko Tourra

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarrak edizio honetako bost etapetatik hiru irabazi ditu.

  • Marcel Kittel. Argazkia: Efe.

    Marcel Kittel. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcel Kittel Quick-Step Floors taldeko alemaniarrak irabazi du Dubaiko Tourra bosgarren eta azken etapan gailendu ostean. Azken jardunaldi honetan 124 kilometro egin dituzte, Dubaiko hiriburuan hasi eta hirian bertan bukatu.

2016ko edizioa ere irabazi zuen Kittelek, eta aurtengoan bost etapetatik hirutan nagusitu da. Hirugarrena John Degenkolb herrikdieak irabazi zuen, eta laugarrena bertan behera utzi zuten, haizeteagatik.

Bestalde, Kittelek Adriy Grivko Astanako ukrainarraren eraso fisikoari aurre egin behar izan dio. Grivkok emandako kolpeak zauria egin zion ezker bekainean. Astanakoa lasterketatik kanpo utzi zuten antolatzaileek.

Kittelek ere azkarrena izan da azken etapan, Elia Viviani (Sky) eta Riccardo Minali (Astana) italiarren aurretik. Sailkapen nagusian, 18 segundoko aldea du Dylan Groenewegen holandarrarekin (Lotto NL-Jumbo) eta 20 Degenkolbekin.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena