Txirrindularitza
Valentziako Volta, 2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Alemaniarrak ezustean harrapatu ditu bere aurkariak Montgó gaineko jaitsieran. Aldea zabaldu du eta bera bakarrik iritsi da helmugaraino.
Tony Martin. Argazkia: Efe.
Albisteak (1)
Tony Martin Katusha taldeko alemaniarrak irabazi du Valentziako Voltako bigarren etapa. Irabazleak lau ordu, 44 minutu eta 35 segundo behar izan ditu Alacant eta Denia arteko 180,6 kilometroak egiteko.
Alemaniarrak ezusteak harrapatu du tropel nagusia Montgó gaineko jaitsieran, helmugatik sei kilometrora, eta alde nahikoa zabaldu du helmugara bera bakarrik iristeko. Martinek bost etapa irabazi ditu Frantziako Tourrean eta bi Espainiako Itzulian. Denboraldiko lehen garaipena da Katusha taldearentzat.
Sailkapen nagusian aldaketak izan dira: Greg Van Avermaet BMC Racing Team taldeko belgikarra da orain liderra, Manuel Senni taldekideari lekua kenduta.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa