Txirrindularitza
Tour Down Under, 5. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Izagirre ia bi minutu geroago sartu da helmugan eta sailkapen nagusiko bigarren postua galdu du.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Richie Porte australiarrak 48 segundotan handitu du Esteban Chavesekin sailkapen nagusian duen aldea bosgarren etapa irabazi ostean. Guztira, 151,5 kilometroko ibilbidea egin dute Tour Down Underreko txirrindulariek, McLaren-Vale eta Willunga Hill artean.
Richie Porte lehen izan da Willunga Hilleko helmugan, eta 20 segundo geroago Nathan Haas herrikidea eta Esteban Chaves kolonbiarra sartu dira. Chaves da, hain zuzen, Porteren aurkari nagusia lasterketa honetan.
31 urteko Portek bere lidergoa sendotu du, helmugarako bi kilometroa erasoa jo eta Willunga Hillerako igoeran erakustaldia emanez. Lasterketa honetan lortzen duen bigarren garaipena da.
Gorka Izagirrek, berriz, ez du bere eguna izan. Gaur arte bigarren zen sailkapen nagusian, baina ia bi minutu galdu ditu larunbat honetako etapan. Gipuzkoarrak erorikoa izan zuen osteguneko etapan, eta orduz geroztik ez dago sasoirik onenean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa