Txirrindularitza
Tour Down Under, 4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Izagirrek bigarren jarraitzen du sailkapen nagusian, Richie Porte liderrarengandik 20 segundora. Larunbatean jokatuko dute etapa nagusia, Willunga muinorako igoerarekin.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Caleb Ewan Orica taldeko txirrindulari australiarrak hirugarren garaipena lortu du aurtengo Tour Down Under lasterketan, laugarren etapan gailenduta. Guztira, 149,5 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Norwood eta Campbelltown artean.
Richie Porte herrikideak, berriz, lider jarraitzen du, Gorka Izagirre gipuzkoarraren aurretik. Izagirrek lehian jarraitzen du, ostegunean erorikoa izan zuen arren.
Erorikoan, gipuzkoarrak ez zuen ezer hautsi, baina urradura handiak egin zituen, eta zalantzan zegoen lasterketan jarraitzeko gai izango ote zen. Izagirre bigarren da sailkapen nagusian, Porterengandik 20 segundora, larunbateko etapa nagusiaren atarian.
UCI World Tourreko lehen lasterketa honetan, Caleb Ewan argi uzten ari da sasoiko dagoela, jokatutako lau etapetatik hiru irabazi baititu. Azken esprintean, Peter Sagan eta Danny Van Poppel sartu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa