Txirrindularitza
8 domina olinpiko
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulariak, Olinpiar Jokoetako britainiar sarituenak, bizikleta utzi du, pistan eta errepidean ibilbide bikainaren ostean.
Bradley Wiggins / EFE.
Bradley Wigginsek, 2012ko Frantziako Tourraren irabazleak eta bost aldiz olinpiar txapeldunak, txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du, bi hamarkadaz goi mailan ibili ostean.
"2016a bidaiaren amaiera da kapitulu honetan, aurrera eta gora, 'oinak lurrean, burua zeruan', Kilburneko gazteek ez dituzte urre olinpikoak eta Frantziako Tourrak irabazten. Orain bai", esan du Wigginsek Facebooken.
Wiggins (Gante, 1980ko apirilaren 28a), Gary Wiggins txirrindulari eta Linda australiarren semea Belgikatik Ingalaterrara mugitu zen amarekin, bi urte baino ez zituela, aitak alde egin ostean.
Belodromoan, Wiggins Erresuma Batuko txirrindularirik onenetariko bat izan zen, eta Rioko Jokoetan bere herrialdeko kirolari olinpikorik sarituena bilakatu zen, zortzigarren domina lortuta eta Chris Hoyren zazpi dominen marka hobetuta. Horietako bost urrezkoak izan ziren.
Sky taldeko txirrindulari ohiak bi urrezko domina irabazi zituen taldekako jazarpenean (Pekin 2008 eta Rio 2016), eta beste bi banakako jazarpenean (Atenas 2004 eta Pekin 2008). Beste urrezko domina Londreseko Jokoetako banakako erlojupekoan izan zen, errepidean, Tourra irabazi eta aste gutxi geroago.
2014ko Munduko Txapelketetan erlojupekoa irabazi zuen, eta zazpi pistako munduko txapelketetan garaile atera zen. 2015ean errepide txirrindularitza utzi zuen eta belodromora itzuli zen, Rio de Janeiroko dominetan arreta jartzeko.
"Amets bat bizitzeko eta kirolean bizitza bat eta ibilbide bat egiteko txikitako asmoa betetzeko zortea izan dut", esan du Wiggok.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa