12:39

Txirrindularitza

2017

Qatarreko Itzulia, bertan behera finantziazio faltagatik

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa ez dela egingo iragarri du Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak. 2017ko denboraldirako UCI WorldTourrean sartu zuten, lehenengo aldiz.

  • Cavendish eta Kristoff izan dira Qatarreko azken irabazleetako bi / EFE.

    Cavendish eta Kristoff izan dira Qatarreko azken irabazleetako bi / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2017ko Qatarreko Itzulia bertan behera utzi dute finantziazio faltagatik, Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak iragarri duenez. Datorren denboraldian, beraz, ez dira ginonezkoen eta emakumezkoen lasterketak egingo.

Asiako lasterketa lehenengo aldiz UCI World Tourraren parte izan behar zen, otsailean. Qatarrek, hain zuzen, 2016ko Munduko Txapelketak antolatu zituen.

"Qatarrek Itzuliaren bi probak bertan behera geratuko direla iragarri diote Nazioarteko Txirrindularitza Federazioari, finantziazioa lortzeko zailtasunagatik", esan du erakundeak.

Txirrindularitzaren Ekialde Hurbilean zeharreko hedapenaren ikurra bilakatu da Qatarreko Itzulia. Gizonezkoen Qatarreko Itzulia 2002an sortu zuten, eta ASOk antolatzen du egun. Frantziako Tourra antolatzen du enpresa horrek, besteren artean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena