Txirrindularitza
Eneco Tour, 6. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren Mark McNally ingelesa izan da, eta hirugarren, Bert Van Lerbeghe belgikarra.
Lasterketa igandean amaituko da. Argazkia: Efe.
Luka Pibernik Lampreko esloveniarrak irabazi du, esprintean, Eneco Tourreko seigarren etapa. Garaileak eta lau iheskideek bost segundoko aldea atera diote talde nagusiari. Rohan Dennisek lidergoari eutsi dio.
Gauzak horrela, Pibernikek bere lehen garaipen alortu du World Tourreko lasterketa batean, 4 ordu 28 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Seigarren etapak 197,2 kilometro izan ditu Riemst eta Lanaken artean.
Denbora berean iritsi dira, Mark McNally, Bert Van Lerbeghe, Alexis Gougeard eta Chad Haga.
Igandean zazpigarren eta azken etapa jokatuko dute; 197,8 kilometro, Bornem eta Geraardsbergen artean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa