Txirrindularitza
Abuztuaren 2tik 6ra
Agentziak | Erredakzioa
Gaur hasi eta abuztuaren 6an (larunbata) bukatuko da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak.
Alberto Contador. Argazkia: EFE
Gaur, abuztuak 2, hasiko da Burgoseko Itzuliaren XXXVIII. edizioa eta abuztuaren 6an, larunbatean, bukatuko da. Alberto Contador izango da parte hartuko duen txirrindularietatik ezagunena. Frantziako Tourra utzi behar izan zuen eta Madrileko txrrindulariak Espainiako Vuelta du orain jomuga.
Contadorrekin batera, Carlos Betancur, José Herrada, Simon Yates, David Arroyo, Maxime Bouet, Igor Antón, Martin Velits, Tyler Farrar, Vladimir Isaychev, Patrik Bevin, Michele Scarponi, Domenico Pozzovivo eta Ian Boswell txirrindulariak ere lehiatuko dira Burgosen. Guztira 21 taldek hartuko dute parte; horietatik 13 World Tourrekoak (Movistar, Katusha, AG2R La Mondiale, Astana, FDJ, BMC, Canondale, Orica Bike Exchange, SKY, Giant Alpecin, Dimension Data, Tinkoff eta Ettix Quick Step); 6 Kontinental Profesional mailakoak (Caja Rural, Vlaanderen Baloise, Gazpron Rusvelo, One Pro Cycling, Nippo Vini Fantini eta Roompot Orange Peloton); eta 2 Kontinental mailakoak (Burgos BH eta Euskadi Murias). Azken urteetan lasterketa honek izan duen partdaidetza handiena da talde eta txirrindulari kopuru aldetik, baita kalitate aldetik ere. Antolatzaileek nahi dute Burgoseko Itzulia World Tourrean sartzea 2017. urtean.
Asteartetik (abuztuak 2) larunbatera arte (abuztuak 6) ETB1ek eta etb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte Burgoseko Itzuliaren etapa guztiak.
p> p> p>
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa