Txirrindularitza
Donostiako Klasikoa
Agentziak | Erredakzioa
Lasterketa Murgilerako igoeran erabaki da, helmugatik kilometro gutxira; bertan jo du erasoa Mollemak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Bauke Mollema Trek-Segafredo taldeko holandarra gailendu da Donostiako Klasikoaren 36. edizioan. Mollemak erasoa jo du Murgileko tontorrean, amaieratik gertu, eta ezustean harrapatu ditu Alejandro Valverde eta ‘Purito’ Rodriguez.
Proba, nazioarteko onenetarikoa, Murgilen erabaki da, bertan jo du Mollemak azken erasoa eta lasterketa hautsi du Tony Gallopin berarekin eramanez.
Mollemaren atzetik joan den hirukotea ez da ados jarri holandarra harrapatzeko orduan, eta, horri esker, garaipenak ez dio ihes egin.
Lehen euskal txirrindularia Haimar Zubeldia izan da, irabazlearen taldekidea, hamazortzigarren.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa