Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Erredakzioa
Munduko txapelduna nagusitu da Suitzako Itzuliko bigarren etapako esprintean. Fabian Cancellarak lidertza galdu du Jurgen Roelantsen mesedetan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Peter Saganek (Tinkoff) irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa eta Fabian Cancellarak liderarren elastikoa galdu du Jurgen Roelantsen mesedetan. Roelants da orain sailkapen nagusiko liderra, segundo bakarra ateratzen dio bigarren den Cancellarari eta 6 segundo hirugarren postuan dagoen Luke Durbrifgeri.
Bigarren etapa Baar herrian hasi eta amaitu da, 187,6 kilometroko ibilbidearekin. Eguneko ihesaldia helmugarako 35 kilometro falta izan direnean harrapatu du tropelak. Azken kilometroetan tropela ebaki egin da. Lehen multzoan sartu diren txirrindulariek jokatu dute etapa garaipena esprintean eta hor Sagan izan da onena Maximiliano Richeze gaindituta. Fabian Cancellara bigarren multzoan iritsi da lehen multzoarengandik hiru segundora eta liderraren elastikoa erantzi behar izan du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa