Txirrindularitza
Turkiako Itzulia, azken etapa
Agentziak | Erredakzioa
Azken etapa esprintean erabaki da. Mareczko italiarrak eraman du garaipena, Modoloren aurretik.
Azken etapa esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.
Jose Gonçalves portugaldarrak eta David Arroyok, biak Caja Rural taldekoak, sailkapen nagusiko lehen bi postuetan amaitu dute Turkiako Itzulia.
Zortzigarren eta azken etapa Jakub Mareczko poloniar jatorriko italiarrak irabazi du, Sacha Modolo herrikidearen aurretik. Txirrindulariek 201 kilometro egin dituzte Marmaris eta Selçuk artean.
Modolok edizio honetako hirugarren garaipena nahi zuen, laugarren eta zazpigarren etapak irabazi ostean, baina Jakub atzetik etorri zaio eta ezin izan dio aurre egin. Hirugarren postua Francisco Chamorro argentinarrarentzat izan da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa