Txirrindularitza
Turkiako Itzulia, 7. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Pello Bilbaok lasterketa utzi du, gaixotasunak jota. Gernikarra lider izan zen ostiraleko etapa arte.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Sacha Modolo italiarrak (Lampre-Merida) bigarren garaipena lortu du Turkiako Itzulian, zazpigarren etapa esprintean irabazita. Jose Gonçalves portugaldarrak sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
Modolo laugarren etapan ere nagusitu zen eta argi utzi du sasoi betean dagoela datorren astean hasiko den Italiako Giroari begira. Lamprekoak Manuel Belletti eta Marco Zanotti italiarrak gainditu ditu esprintean, Fetiye eta Marmaris arteko 128,6 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Bost txirrindularik egin dute eguneko ihesaldia, baina helmugarako 16 kilometroren faltan harrapatu dituzte, tropel nagusitik esprinterren taldeak tiraka jarri direnean.
Turkiako Itzulia amaitzeko etapa bakarraren faltan, Caja Ruraleko Gonçalvesek lidergoari eutsi dio. 18 segundoko aldea dauka David Arroyo taldekidearekiko.
Pello Bilbaok lasterketa utzi du, gaixotasunak jota. Gernikarra sailkapen nagusiko liderra izan da ostiraleko etapa arte.
"600">
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa