17:07

Txirrindularitza

Trentinoko Giroa, 3. etapa

Kangert estoniarrak irabazi du etapa, eta Landak lidergoari eutsi dio

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak zortzi segundoko aldea du Kangertekin, 10 Fugslangekin eta 15 Firsanovekin.

  • Mikel Landa, podiumean. Argazkia: EiTB.

    Mikel Landa, podiumean. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tanel Kangert (Astana) estoniarrak irabazi du Trentinoko Giroko hirugarren etapa, Sicialia eta Mazzolombardo artean. 204,6 kilometroko ibilbidea egin dute. Mikel Landak (Sky) lider jarraitzen du.

Kangertek 29 urte ditu eta garaipenik lortu gabe zegoen 2013. urtetik. Azken kilometroaren aurretik erasoa jo eta aldea zabaldu du gainontzeko iheskideekin, Mikel Landa tartetan. Arabarrak hainbat erasori erantzun behar izan dio.

Azkenean, Astana taldeko txirrindularia 10 segundoko aldearekin iritsi da helmugara. Bardet, Fulgsang, Konrad eta Firsano helmugaratu dira bere atzetik.

Landak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, zortzi segundoko aldea du Kangertekin, 10 Fugslangekin eta 15 Firsanovekin.

Ostiralean laugarren eta azken etapa jokatuko dute,Male eta Cles artean, 160,9 kilometro ibilbidea eginda.

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena