18:07

Txirrindularitza

Trentinoko Giroa

Astanak irabazi du taldekako erlojupekoa eta Agnoli da lehen liderra

Erredakzioa

Nibali buru duen talde 14 segundo atera dizkio Mikel Landaren Sky taldeari Trentinoko Giroko hasierako etapan. Valerio Agnoli izan da helmuga gurutzatzen lehena et lideraren elastikoa jantzi du.

  • Astana. Argazkia: EFE

    Astana taldearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Valerio Agnoli italiarra da Trentinoko Giroko lehen liderra, bere taldea den Astanak irabazi baitu hasierako etapako taldekako erlojupekoa. Taldeek 12,1 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Riva del Garda eta Torbole artean.

Nibali buru duen Astanak 14 segundo atera dizkio Mikel Landaren Sky taldeari. Hirugarren postua Jean-Christophe Peraud eta Romain Bardet frantziarren Ag2r taldea izan da. Agnolik 31 urte ditu, eta garaipenik lortu gabe egon da 2005. urtetik. Astanako lehen txirrindularia izan da helmuga gurutzatzen eta liderraren elastikoa janzteko ohorea izan du.

Etapako sailkapena:

.1. Astana 13'30"

.2. Sky + 14"

.3. Ag2r d.b.

.4. Bora-Argon  +16"

.5. Gazprom-Rusevlo + 21"

Sailkapen nagusia:

.1. Valerio Agnoli (ITA) Astana 13'30"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena