Txirrindularitza
Flèche Wallone (klasikoa)
Agentziak | Erredakzioa
Alejandro Valverdek bere laugarren Flèche Wallone lortu nahi du aurten, murtziarra faboritoa da asteazkeneko lasterketan.
Alejandro Valverde. EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Belgikako Flèche Wallone klasikoa jokatuko da asteazkenen honetan.
Alejandro Valverde (Movistar) txirrindularia faboritoa da aurten ere garaipena eskuratzeko -bere laugarrena izango litzateke- eta helburu hori lortzeko talde indartsua eraman du Movistarrek, tartean, bi euskaldun, Ion Izagirre eta Imanol Erviti; gainerako taldekideak Ruben Fernandez, Carlos Betancur, Dani Moreno, Rory Sutherland eta Giovanni Visconti dira.
'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Philippe Gilbert (BMC) dira garaipena erdiesteko beste bi hautagai. Lasterketa Marche-en-Famenne herrian hasiko da eta 196 kilometro egin beharko dituzte eta hamaika tontor gainditu; Huyko hesia hiru aldiz igoko dute,
Flecha Valonako gainak
Km Gaina Luzeera Batez bestekoa
67 Bellaire 1 km 6.3%
74 Bohissau 1.3 km 7.6
87 Solières 3 km 4
101 Huyko hesia 1.3 km 9.6
114 Ereffe 2.1 km 5
133 Bellaire 1 km 6.3
140 Bohissau 1.3 km 7.6
153 Solières 4.3 km 4
167 Huyko hesia 1.3 km 9.6
180 Ereffe 2.1 km 5
190.5 Cherave 1.3 km 8.1
196 Huyko hesia 1.3 km 9.6
Azken irabazleak
2015. Alejandro Valverde (ESP)
2014. Alejandro Valverde (ESP)
2013. Daniel Moreno (EEP)
2012. Joaquim Rodríguez (ESP)
2011. Philippe Gilbert (BEL)
2010. Cadel Evans (AUS)
2009. Davide Rebellin (ITA)
2008. Kim Kirchen (LUX)
2007. Davide Rebellin (ITA)
2006. Alejandro Valverde (ESP)
2003. Igor Astarloa (EUS)
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa