Txirrindularitza
Babesa
eitb.eus
Legebiltzarrak ahobatezko babesa eman die Emakumeen Biraren telebistako emanaldiei. Lasterketa telebistaz ematea Woman World Tour berrian sartzeko UCIk jarritako baldintza da.
Emakumeen Birak 29. edizioa bete du aurten. Argazkia: EiTB.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi politikoek babes osoa eman diote, ahobatez, Euskal Telebistak Emakumeen Bira emateari. Lasterketa jokoan da egun hauetan, eta Europako egutegiko garrantzitsuenean artean dago.
Euskal Telebista probaren eguneroko jarraipena egiten ari da jada: ETB1en eta eitb.eus-en etapa bakoitzeko laburpenak emango dira larunbata arte. Igandeko azken etapa, berriz, zuzenean emango dute Oreka saioaren barruan, 12:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Alfonso Arroiok, Leire Olaberriak eta Sara Gandarak egingo dituzte esatari lanak.
ETBk lasterketa aurten eta datorren urtean emateko akordioa dauka. Lasterketa telebistak ematean da, hain zuzen, UCIk Emakumeen Bira Women World Tour zirkuituan sartzeko jarritako baldintzetako bat.
Ostegun honetan, EiTBri Emakumeen Birarekin hitzarmen bat sinatzeko eskatu dio Legebiltzarrak, telebistako emanaldiek jarraipena izateko.
Legebiltzarrak EAJk, EH Bilduk eta PSEk egindako transakzio-zuzenketa onartu du (hasierako ekimena EH Bilduk proposatu du). Zuzenketa horrek PPren eta UPyDren babesa ere jaso du.
Onartutako testuan, EiTBk Jaurlaritzarekin eta lasterketako antolatzaileekin batera lan egiteko eskatzen da, “Emakumeen Bira UCIk antolatutako World Tourrean onartua izateko”.
artua izateko”.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa