Txirrindularitza
Kataluniako Volta (3. etapa)
Erredakzioa
Etixx-Quick Step taldeko txirrindularia izan da onena mendiko lehen etapan eta bi segundo atera dizkio bigarren izan den Alberto Contadorri. Bouhannik lasterketa utzi du.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Daniel Martinek (Etixx-Quick Step) irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa, lasterketa honek izan duen mendiko lehen etapa, eta irlandarra da sailkapen nagusiko lider berria. Girona eta La Molina artean egin den etapak 172 kilometroko ibilbidea izan du.
Etapako azken kilometroan jo du erasoa Daniel Martinek eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Alberto Contador (Tinkoff) izan da bigarren, irabazlearekiko bi segundora. Romain Bardet (AG2R La Mondiale) ere bi segundora iritsi da, hirugarren izanda. Gaur arte liderra izan den Nacer Bouhannik (Cofidis) lasterketa utzi du.
La Molinako igoeran gainsariak egon dira. Ondorioz, Martinek sei segundoko abantaila du bigarren postuan dagoen Alberto Contadorrekiko eta zortzi segundokoa, hirugarren postuan dagoen Romain Bardetekiko.
600">Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa