Txirrindularitza
Martxoaren 21etik 27ra
Agentziak | Erredakzioa
Proba gogorrak (22 mendate) tropeleko izarrak erakarri ditu, eta bertan gertatzen den guztia zuzenean eskainiko dute ETB1en eta eitb.eus-en.
Iazko edizioko podiuma. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako Itzuliko 96. edizioak goi-mailako parte-hartzaileak izango du; Alberto Contador eta Chris Froome Tourreko irabazleak, besteak beste. Lasterketa gaur hasi, eta igandean (martxoak 27) bukatuko da.
Aipatutako horiez gain, Tourreko edizio ezberdinetan podiumean izan diren txirrindulariak ere lehiatuko dira aurten Voltan: Nairo Quintana (Movistar), Samuel Sanchez (BMC) eta 'Purito' Rodriguez kataluniarra. Richie Porte (BMC) iazko irabazlea, Fabio Aru (Astana) eta Tom Dumoulin (Giant) ere izango dira tropelean.
Ibilbidearen gogortasunak nazioarteko tropeleko izarrak erakarri ditu; izan ere, Volta ondo dator Giroa edo Tourra prestatzeko.
Ibilbidean, mendia da nagusi, gogortasun handikoa, eta 3. eta 4. etapak goian bukatuko dira, lehen mailako eta maila bereziko mendateetan, hain zuzen.
Guztira, 22 mendate daude Voltako zazpi etapetan; maila bereziko bi (Port de Cantó eta Port Ainé), eta lehen mailako zazpi. Lehiak, beraz, ez du etenik izango. Lasterketa zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
ETAPAK
1. Calella - Calella (175,8 kilometro)
2. Mataró - Olot (178,7)
3. Girona - La Molina (Alp) (172,1)
4. Bagà - Port Ainé (172,2)
5. Rialp - Valls (187,2)
6. Sant Joan Despí - Vilanova i la Geltrú (197,2)
7. Bartzelona - Bartzelona (136,4)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa