Txirrindularitza
Paris-Niza, 6. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Alberto Contador hirugarren izan da eta Ion Izagirre, bederatzigarren. Sailkapen nagusian, Ormaiztegiko txirrindularia seigarren da, 37 segundora.
lnur Zakarin. Argazkia: Efe.
Geraint Thomas Sky taldeko britainiarra da Paris Nizako lider berria, seigarren etapa, edizio honetako nagusia, jokatu ostean. Garaipena Ilnur Zakaris errusiarrak lortu du, Alberto Contadorren erasoei ondo eutsita.
Thomas bigarren izan da helmugan eta orain sailkapeneko lehen postuan da 24 ordu, 10 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Contadorrek 15 segundo gehiago dauzka, eta Zakarinek, berriz, 20 gehiago.
Etapa nagusia 177 kilometro izan ditu Niza eta La Madone d’Utelle artean eta zazpi mendate igo dituzte. Azken mendatean (lehen kategoriakoa) erabaki da etapa. Faboritoen taldean Skyko bost txirrindularik jarri dute erritmoa. Talde horretan 30 txirrindulari inguru geratu dira bakarrik, helmugarako 10 kilometrora.
Rafal Majka Contadorren taldekideak erasoa jo du 9 kilometrora Skyren kontrola apurtzeko. Aurreko talde hori 16 txirrindularirekin geratu da, Thomas eta Richie Porte iazko irabazlea tartean.
Contadorrek bi eraso jo ditu bukaeran; lehena, 5,8 kilometrora eta bigarrena 400 metrora, baina Zakarinek aurrea hartu dio eta errusiarrak eraman du garaipena.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa