Txirrindularitza
Qatarreko Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Lehengo liderrak, Boasson Hagenek (Domension), gurpila zulatu du helmugatik 8 kilometrora, eta horren ondorioz lidergoa galdu du eta garaipena erraztu dio Kristoff herrikideari.
Alexander Kristoff. Argazkia: Efe.
Alexander Kristoff (Katusha) norvegiarra bigarren aldiz gailendu da Qatarreko Tourrean, laugarren etapan garaipena lortu ostean. Txirrindulariek 189 kilometro egin dituzte Al Zubarah Fort eta Madinat Al Shamal artean. Mark Cavendish britainiarrak (Dimension Data) liderraren maillota berreskuratu du.
Boasson Hagen (Dimension) lehengo liderrak gurpila zulatu du helmugarako 8 kilometrora, eta garaipena eskura jarri dio Kristoff Herrikideari. Bigarren BMC taldeko Grag Van Avermaet izan da.
Boasson Hagenek bizikleta aldtu du taldekide batekin, eta bere arazoak ez dio Cavendish taldekideari aurreko taldean sartzea galarazi. Ondorioz, liderraren jertseak talde berean jarraituko du (Dimension Data), baina beste txirrindulari batek eramango du soinean; Cavendishek, alegia.
Ostiral honetan bosgarren eta azken etapa lehiatuko dute, Sealine Beach Resort eta Doha Corniche artean; guztira, 114 kilometro.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa