Txirrindularitza
Valentziako Volta, azken etapa
Agentziak | Erredakzioa
Belgikarrak ezustean harrapatu ditu aurkari guztiak Valentziako hirian egindako zirkuituaren hasieran, eta garaipenak ez dio ihes egin.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Stijn Vandenbergh belgikarrak irabazi du Valentziako Voltako azken etapa, eta sailkapen nagusian Wouter Poels holandarra gailendu da, lasterketa hasieratik amaiera arte kontrolatu ostean.
Vandenberghek Valentziako hirigunean egindako zirkuituaren hasieran ihes egin du tropel nagusitik eta alde nahikoa zabaldu du helmugara bakarrik iristeko. Ibilbideko 120,7 kilometroak egiteko 2 ordu eta 12 minutu behar izan ditu.
Bi segundora tropel nagusia sartu da, Poels liderra eta bere taldearekin. Holandarrak eraman du, hain zuzen, azken garaipena, Valentziako Voltako 67. edizioan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa