Txirrindularitza
Igandean
eitb.eus
Txirrindularitzako denboraldia amaitzear da eta igandean jokoan izango da Italiako klasikoa. Purito eta Valverde, faborito.
Alejandro Valverde, faboritoa. EFE
Igandean jokatuko da Lonbardiako Giroko 109. edizioa, 254 kilometro ditu Bergamo eta Como herrien artean korrituko den lasterketak.
Alejandro Valverde, World Tourreko lehen postuan dagoen gizona, eta Purito Rodriguez dira faboritoak garaipena erdiesteko. Halere, egon, badaude irabazteko hautagai gehiago, hala nola, Tom Dumoulin, Michal Kwiatkowski, Rafal Majka eta Philippe Gilbert.
Garaipenaz gain Movistarrek eta Katushak World Tourreko taldekako sailkapena izango dute jokoan. Egun, 33 puntuko aldea du Valverderen taldeak.
Azken irabazleak
2014. Daniel Martin (IRL)
2013. Joaquim Rodríguez (ESP)
2012. Joaquim Rodríguez
2011. Oliver Zaugg (SUI)
2010. Philippe Gilbert (BEL)
2009. Philippe Gilbert
2008. Damiano Cunego (ITA)
2007. Damiano Cunego
2006. Paolo Bettini (ITA)
2005. Paolo Bettini
2004. Damiano Cunego
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa