19:27

Txirrindularitza

Poloniako Itzulia, 7. etapa

Henao lider jarri da, etapa nagusia irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Larunbatean azken etapa korrituko dute; 25 kilometroko banakako erlojupekoa. Irteera eta helmuga Krakovian izango dute.

  • Sergio Luis Henao. Argazkia: Efe.

    Sergio Luis Henao. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergio Luis Henao (Team Sky) izan da indartsuena Poloniako Itzuliko seigarren etapan, aurtengo edizioko etapa nagusian. Lehen mailako zortzi mendate igo dituzte, 174 kilometroko ibilbidean, Bukovinan hasi eta amaituta. Kolonbiarra, gainera, sailkapen nagusiko lider jarri da.

Henao aise gailendu da Diego Ulissi italiarraren (Lampre-Merida) eta Lawson Craddock estatubatuarraren (Giant-Alpecin) aurretik.

Skyko txirrindularia sailkapen nagusiko lehen postura igo da.

Larunbatean azken etapa korrituko dute; 25 kilometroko banakako erlojupekoa. Irteera eta helmuga Krakovian izango dute.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena