Txirrindularitza
Donostiako Klasikoa 2015
eitb.eus
"Greg Avermaeti lapurretan egin diote, eta BMC taldeari ere lapurretan egin diote. Horrelako gauzak WorldTourreko lasterketa batean gertatzea izugarria da", esan du taldeko arduradun nagusiak.
Albisteak (2)
Jim Ochowitz BMC Racing Team taldeko arduradun nagusiak komunikatu bat atera du, Greg Avermaet txirrindulariari larunbatean, Donostiako Klasikoan, motor batekin gertatutakoaren harian.
"Greg Avermaeti lapurretan egin diote, eta BMC taldeari ere lapurretan egin diote. Horrelako gauzak WorldTourreko lasterketa batean gertatzea izugarria da", esan du BMCko arduradun nagusiak.
"WorldTour lasterketa batean, tokiko antolatzaile batekin horrelako gauza bat gertatzen zaigun bigarren aldia da. UCIk ez du arazoa konpontzeko ezer ere egin. Hau guztia lasterketen segurtasunaren arazoarekin lotuta dago, tokiko antolatzaileak eta UCIk huts egin dute lasterketa eremuaren segurtasuna bermatzerakoan".
"Larunbatekoa ez da kirol-gertaera bat izan. Arduragabekeria hutsa izan da, eta taldeari milioika dolar kostatu zaizkio galdutako publizitateagatik. Ondorioz, alegazioak aurkeztea aztertzen ari gara".
BMC Racing Team President/General Manager @jimochowicz issues statement about #klasikoa crash: http://t.co/EVnjoGLXza pic.twitter.com/VfwNNazLAt
— BMC Racing Team (@BMCProTeam) agosto 2, 2015
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa