18:17

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Adam Yates gailendu da Donostian, amaiera nahasi batean

Agentziak | Erredakzioa

Orica taldeko txirrindularia bakar-bakarrik sartu da helmugan, bere zuzendariarekin hizketan ari zela, eta irabazlea zela jakin barik. Segundo batzuk geroago esan diote.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adam Yates britainiarrak (Orica GreenEdge) irabazi du Donostiako 35. Klasikoa, 219 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Alejandro Valverde iazko irabazlea hirugarren izan da, eta, ondorioz, bosgarrenez igo da Donostiako lasterketako podiumera.

Yatesek 5 ordu 30 minutu eta 24 segundo egin ditu eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara, besoak altxatu barik, erreferentziak falta zituelako eta ez zekielako ziur irabazlea zen ala ez.

Bere atzetik ibili den taldean, faboritoek ez dute elkar ulertu eta horrek Orica taldeko gaztearen alde egin du. Podiumean Philippe Gilbert (BMC Racing) 2011ko irabazlea eta Alejandro Valverde murtziarra izan ditu.

Yates Donostiako Klasikoa irabazten duen lehen britainiarra da. Iaz Alejandro Valverde gailendu zen.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena