Txirrindularitza
Suitzako Itzulia, 5,. etapa
Erredakzioa | eitb.eus
Schwarzenbachen amaitutako etapa esprintean amaitu da eta Oricako txirrindulariak erdietsi du garaipena; Tom Dumoulinek lidergoan jarraitzen du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Suitzako Itzuliko laugarren etapa esprintean amaitu da ere. Michael Matthewsen eta Peter Saganen arteko lehia australiarrak irabazi du; hirugarren Greg Van Avermaetek egin du eta laugarren Degenkolbek.
Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, Team Giant taldeko Tom Dumoulin da liderra.
Jardunaldiko ihesaldiak hiru minutuko aldea lortu du, tropelak kontrolpean izan ditu beti lasterketa buruko bost lagunak, Thomas de Gendt (Lotto Soudal), Stijn Devolder (Trek Factory Racing), Frederik Brackjaert (Wanty Groupe Gobert), Davide Malacarne (Astana) eta Alex Howes (Cannondale-Garmin).Gaur esprintean amaitzeko egin du lana tropelak, batez ere Oricak eta saria izan du.
Seigarren etapak 237,3 kilometro ditu Unterterzen/Flumserberg eta Sölden/Rettenbachgletscher herrien artean.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa