Txirrindularitza
Tourrari begira
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Tinkoff-Saxo taldeko txirrindularia ostegun honetan itzuliko da gurpil gainera, Hegoaldeko Ruta txapelketan lehiatzeko, eta, bide batez, denboraldiko helbururik garrantzitsuenerako sasoian jartzeko.
Alberto Contador, Italiako Giroan. Argazkia: EFE
Alberto Contador, Tinkoff-Saxo taldeko txirrindularia “nekatuta” dago oraindik Italiako Giroan garaipena lortzeko egindako lanarengatik, eta, hori dela eta, “zalantzati” begiratzen dio Tourrari, baina “oso motibatuta” dago eta Giroko garaipenari Tourra gehitzea du helburu.
“Fisikoki ez nago guztiz errekuperatuta, giharrak minduta ditut oraindik, izan ere, Giroko azken astea bereziki gogorra izan zen. Beraz, indarrak berreskuratzen aritu naiz eta gorputza puntuan jartzeko hiru entrenamendu-saio soilik egin ditut”, adierazi du Contadorrek.
“Esnatzen naizenean, mina sentitzen dut hanketan, eta nekatuta sentitzen naiz oraindik, baina normala da, Giroan asko eman nuen eta. Gainera, erraza balitz, ez ninduke horrenbeste motibatuko, eta errekuperatzeko egun batzuk ditut aurretik, Frantziako Tourrera topera heltzea baita nire asmoa”, esan du Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa