Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Mikel Dominguez | eitb.eus
Lampreko kroaziar gazteak faboritoen elkarren arteko zaintza aprobetxatu, eta ustekabea eman du lineako lehenengo etapan. Tom Dumoulinek (Giant-Alpecin) jarraitzen du lidergoan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Kristijan Durasek (Lampre-Merida) izan da azkarrena azken kilometroetara taldean heldu diren txirrindularien artean. Kroaziarrak bigarren etapa irabazi du, azken kilometroan erasoa jota, faboritoen elkarren arteko zaintza aprobetxatuz.
Txirrinduariek 161,1 kilometroko etapa egin dute Risch-Rotkreuzen, bigarren mailako eta lehen mailako bina mendaterekin. Michaelskreuz bi aldiz igo dute. Azkena, 12 kilometrora.
Tropela batera heldu da azken igoerara, ihesaldi saioak harrapatuta, eta maldan gora, Geraint Thomasek (Sky) taldetxoa sortu du. Hasieran, Jakob Fulgsang (Astana) eta Simon Spilakekin (Katiuxa). Gera batu zaie Thibaut Pinot (FDJ), Dani Moreno (Katiuxa), Julian Arredondo (Trek), Fulgsang, Migl Angel Lopez taldekidea, liderra eta Durasek, azkarrena.
Berea izan da erasorik onena, jaitsieran eta azken kilometroan izan den eraso festan. Azkenean, bakarrik joan da, eta 4 segundo atera dizkio taldeari. Atzean, Tom Dumoulinek lidergoa mantendu du.
2. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa