Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Mikel Dominguez | eitb.eus
Jakob Fulgsang, Thibaut Pinot, Simon Spilak edo Geraint Thomas dira Suitzako Itzulian nagusi ibili behar diren izen batzuk, Frantziako Tourraren aurretiko lasterketan.
Azken Suitzako Itzuliaren irudi bat / EFE.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Frantziako Tourraren atarikoak beste hitzordu bat du egutegian: Suitzako Itzulia. Frantzian egongo diren txirrindulari garrantzitsuak izango dira Suitzan, baita euren liderrak lagundu beharko dituztenak ere. Suitzako Itzulia zuzenean emango dute, ETB1-ek eta eitb.eus-ek, ekainaren 13tik 21era.
Fabortoen zerrenda luzea da. Ibilbidean denetarik egongo da, eta interesa altua izango da. Jakob Fulgsang (Astana), Simon Spilak (Katusha), Thibaut Pinot (FDJ), Geraint Thomas (Sky), Michael Kwiatkowski (Etixx-Quick Step) eta Rafal Majka (Tinkoff-Saxo) dira faboritoak. Denek irabazi nahi dute Suitzan, Frantziara ondo heltzeko.
Fabian Cancellara (Trek), etxean, eta Philippe Gilbert (BMC) ez dira faltako. Euskaldunen buruan Ion Izagirre (Movistar) egongo da, aurreko postuetan ziur aski. Igor Anton taldekidea eta David Lopez (Sky) ere Rotkreuzen izango dira. Mark Cavendish (Etixx-Quick Step); Alexander Kristoff (katusha) eta Arnaud Demare (FDJ) esprintak bilatuko dituzte, baina zenbait etapa bukaerek beste batzuei egin ahal diete mesede, hala nola, Peter Sagan (Tinkoff-Saxo), Michael Matthews (Orica-Green Edge) edo John Degenkolb (Giant-Alpecin) bezalako txirrindulariei.
Ibilbidean mendia eta erlojupekoa izango da. Etapa nagusia 5.a izango da, eta erlojuaren kontra 38,4 egingo dituzte azken etapan. Bietan egon beharko dute ondo irabazi nahi duten txirrindulariek.
PROFILAK
1. etapa, ekainak 13, larunbatean: Rotkreuz – Rotkreuz (5,1 km) (erlojupekoa)
2. etapa, ekainak 14, igandean: Rotkreuz – Rotkreuz (161,1 km)
3. etapa, ekainak 15, astelehenean: Quinto – Olivone (117,3 km)
4. etapa, ekainak 16, asteartean: Flims – Schwarzenbach (193,2 km)
5. etapa, ekainak 17, asteazkenean: Unterterzen – Sölden (Rettenbachferner) (237,3 km)
6. etapa, ekainak 18, ostegunean: Wil – Biel/Bienne (193,1 km)
7. etapa, ekainak 19, ostiralean: Biel/Bienne – Düdingen (164,6 km)
8. etapa, ekainak 20, larunbatean: Bern – Bern (152,5 km)
9. etapa, ekainak 21, igandean: Bern – Bern (38,4 km) (CRI)
width="600" />Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa