Txirrindularitza
55. edizioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Michael Matthews (Orica) australiarra sailkatu da bigarren eta hirugarren postua Philippe Gilbert (BMC) belgikarrarentzat izan da.
Ben Hermans (erdian). Argazkia: EFE
Ben Hermans belgikarrak (BMC) irabazi du Flecha Brabanzonaren 55. edizioa. Probak 205,4 kilometro izan ditu Leuven eta Overijse artean.
Bakarrik helmugaratu da Hermans 4h.42.45ko denbora eginda. Aurreneko kilometroetan jo du erasora David Tannerrekin batera, baina helmugarako 2,5 kilometroren faltan atzean utzi du Zelanda Berriko txirrindularia.
Michael Matthews (Orica) australiarra sailkatu da bigarren eta hirugarren postua Philippe Gilbert (BMC) belgikarrarentzat izan da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa