Txirrindularitza
Kataluniako Itzulia, 3. etapa
Erredakzioa
Italiarra Uranen eta Martinen aurretik nagusitu da. Rollandek, bestalde, liderraren elastikoa eskuratu du.
Bideoak (1)
Domenico Pozzovivo (AG2R) italiarrak irabazi du Kataluniako Itzuliaren hirugarren etapa eta Pierre Rolland (Europcar) da probako lider berria. Jardunaldiak Gironan izan ditu irteera eta helmuga (156,6 kilometro).
Pozzovivo izan da azken kilometroetako azkarrena. Haren atzetik Uran eta Martin helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, 1:08ko abantaila dauka Rollandek Paterskirekin eta 1:16koa De Clercqekin.
Ostegun honetan Voltako etapa nagusia jokatuko da. Jardunaldiak Tonan izango du irteera eta Molinako eski estazioan helmuga (188,4 kilometro). Tropelak lehen mailako hiru mendate gainditu beharko ditu eta maila bereziko bat.
3. etapa:
1. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) 3h52:37.
2. Rigoberto Uran (COL/Etixx-Quick Step) 3.
3. Daniel Martin (IRL/Cannondale-Garmin) d.b.
4. Alberto Contador (ESP/Tinkoff-Saxo) d.b.
5. Fabio Aru (ITA/Astana) d.b.
Clasificación general:
1. Pierre Rolland (FRA/Team Europcar) 13h29:23.
2. Maciej Paterski (POL/CCC Sprandi-Polkowice) 1:08.
3. Bart de Clercq (BEL/Lotto-Soudal) 1:16.
4. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) 2:14.
5. Rigoberto Uran (COL/Etixx-Quick Step) 2:21
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa