16:30

Txirrindularitza

Paris-Niza, 1. etapa

Kristoff esprintean nagusitu da

Erredakzioa

Bouhanni eta Coquard izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, eta Michal Kwiatkowskik lidergoari eutsi dio.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexander Kristoff (Katusha) norvegiarrak irabazi du, esprintean, Paris Nizako probaren lehen etapa (196,5 kilometro, Saint-Remy-les-Chevreuse eta Contres artean).

Thomas Voecklerrek (Europcar) eta Anthony Delaplacek (Bretagne-Seche) esprinterren taldeei aurre egin diete eta garaipena eskuratzetik gertu egon diren arren, tropelak harrapatu ditu kilometro baten faltan.

Kristoff  Nacer Bouhanni (Cofidis) eta Bryan Coquard (Europcar) frantziarren aurretik helmugaratu da. Michal Kwiatkowksi poloniarrak, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Asteartean bigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 172 kilometro izango ditu, Zoo Parc de Beauval-Saint-Aignan eta Saint-Amand-Montrond artean.

1. etaparen sailkapena:

1. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) 5:15:18.
2. Nacer Bouhanni (FRA/Cofidis) d.b.
3. Bryan Coquard (FRA/Europcar) d.b.
4. Heinrich Haussler (AUS/IAM Cycling) d.b.
5. Giacomo Nizzolo (ITA/Trek) d.b.

Clasififcación general:

1. Michal Kwiatkowski (POL/Etixx-QuickStep) 5:22:58
2. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing) d.b.
3. Tony Martin (GER/Etixx-Quickstep) 7ra
4. John Degenkolb (ALE/Giant) 9ra
5. Luis León Sánchez (ESP/Astana) 10era

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena