Txirrindularitza
Adierazpenak
Erredakzioa
Bizikleta "gorenean" uztea gustatuko litzaiokeela aitortu du Pintoko txirrindulariak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Alberto Contador Tinkoff-Saxoko txirrindulariak 2016. urtean du txirrindularitzari agur esateko asmoa. Aurten, Italiako Giroa eta Frantziako Tourra irabaztea du helburu, baina hurrengo denboraldia goi mailan emango duen azkena izan daitekeela aitortu du gaur.
"Oso ondo nago. Fisikoki, entrenamenduen ostean, berehala berreskuratzen ditut indarrak eta pozik eta itxaropentsu nago dudan taldearekin. Baina egia da, urteak aurrera doazela eta nire muga non dagoen ez dakidan arren, ez dut hori limiteraino eraman nahi", esan du.
"Gorenean uztea gustatuko litzaidake. Aurten ziur egongo naizela eta hurrengoan...ezin dut ziurtatu baina azkena izan daiteke. Ez dut neure burua 2016. urtez haratago ikusten", gaineratu du.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa