14:58

Txirrindularitza

Qatarreko Itzulia (5. etapa)

Beste garaipen bat Kristoffentzat

Erredakzioa

Niki Terspra egungo txapeldunak liderraren maillotarekin jarraitzen du, bosgarren etapa lehiatuaren ostean.

  • Kristoffek hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Efe.

    Kristoffek hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexander Kristoff norvegiarrak (Katusha) hirugarren garaipena lortu du Qatarreko Itzulian. Kristoff Peter Sagan eslovakiarrari (Tinkoff) gailendu zaio bosgarren etapako esprintean. 153 kilometro ibilbidea egin dute txirrindulariek Al Zubara Fort eta Madinat Ash Shamal artean. Niki Terpstra holandarrak (Etixx) lider jarraitzen du.

Inork ezin du 2014ko Milano San Remoko irabazlea gainditu Qatarren. Sagan berriro saiatu da, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan du berriro. Lehia oso estua izan da, eta epaileek helmugako argazkia begiratu behar izan dute, irabazlea zein izan den konfirmatzeko. Jose Joaquin Rojas espainiarra (Movistar) zazpigarren izan da.

Niki Terspra egungo txapeldunak liderraren maillotarekin jarraitzen du, bosgarren etapa lehiatuaren ostean. Haizeak indarrez jo du eta horrek zenbait eroriko ere eragin ditu. Holnadarrak 6 eta 11 segundoko aldea ateratzen die Maciej Bodnarri eta Kristoffi, eta abantaila horrekin ekingo dio azken etapari.

Seigarren eta azken etapa ostiralean korrituko dute, Sealine Beach Resorte eta Doha Corniche artean.  Guztira, 124,5 kilometro.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena