Txirrindularitza
Qatarreko Itzulia (3. etapa)
Erredakzioa
Fabian Cancellara izan da bigarren eta Bradley Wiggins hirugarren. Sailkapen nagusian, 11 segundoko errenta dauka Terpstrak Poloniako Maciej Bodnarrekin.
Niki Terpstra. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Niki Terpstrak (Etixx-Quick Step) irabazi du Qatarreko Itzuliaren 3. etapa, 10,9 kilometroko erlojupekoa. Holandarra sailkapen nagusiaren lidergoan jarri da.
Terpstrak 14:03ko denbora egin du, eta Fabian Cancellara suitzarrak bost segundo gehiago behar izan ditu. Bradley Wiggins (Sky) britainiarra hirugarren sailkatu da.
Sailkapen nagusian, 11 segundoko errenta dauka Terpstrak Poloniako Maciej Bodnarrekin (Tinkoff-Saxo) eta hamabira Ian Stannard (Sky) dago.
Asteazkenean laugarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 165,5 kilometro izango ditu Al Thakhira eta Mesaieed artean.
Hirugarren etaparen sailkapena:
1. Niki Terpstra (HOL/Etixx-Quick Step) 14:03
2. Fabian Cancellara (SUI/Trek Factory Racing) 8
3. Bradley Wiggins (GBR/Team Sky) 9
4. Maciej Bodnar (POL/Tinkoff-Saxo) d.b.
5. Ian Stannard (GBR/Team Sky) 10
6. Matthias Brandle (AUT/IAM Cycling) 18
7. Guillaume van Keirsbulck (BE4L/Etixx-Quick S) 20
8. Edvald Boasson Hagen (NOR/MTN-Qhubeka) 21
9. Greg van Avermaet (BEL/BMC Racing Team) 24
10. Reto Hollenstein (SUI/IAM Cycling) 25
Sailkapen nagusia:
.1. Niki Terpstra (HOL/Etixx-Quick Step) 7h53:42
.2. Maciej Bodnar (POL/Tinkoff-Saxo) 11
.3. Ian Stannard (GBR/Team Sky) 12
.4. Greg van Avermaet (BEL/BMC) 19
.5. Luke Rowe (GBR/Team Sky) 33
.6. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) 36
.7. Tom Boonen (BEL/Etixx-Quick Step) 42
.8. Heinrich Haussler (AUS/IAM Cycling) 44
.9. Andriy Grivko (UKR/Astana) 46
10. Peter Sagan (SVK/Tinkoff-Saxo) 48
inkoff-Saxo) 48Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa