18:45

Txirrindularitza

Dopin kasua

Artur Fedosseyevek positibo eman du, Astanaren bosgarrena

ERREDAKZIOA

Erakundeak datorren urteko World Tourrean arituko diren taldeak zeintzuk izango diren erabaki behar du, eta beste kasu berri batek kinka larrian jarri dezake Astanaren etorkizuna.  

  • Astana taldea Vueltan. Argazkia: EFE

    Astana taldea Vueltan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astana kontinentaleko Fedosseyev kazajstaniarrak positibo eman du, eta beraz, taldearen bosgarren dopin kasua dugu honakoa. UCIk zigortu egin du txirrindularia, esteroide anabolizatzaileen probek eman duten emaitzaren ondorioz.

Abuztuaren 16an, l’Aineko Tourrean egin zizkioten analisiei dagokie emaitza.

2014a dopin kasu artean murgildurik bizitzen ari da Astana. Honakoa, taldearen bosgarren kasua baita; alegia, Maxim eta Valentin Iglinskiy anaiek EPO eman zuten, baita Ilya Davidenok y Victor Okisheveke ere, Fedosseyeven substantzia berarekin.

Taldeak duen dopinaren kontrako politikaren inguruan kezkaturik agertu da UCI. Izan ere, datorren urteko World Tourrean arituko diren taldeak zeintzuk izango diren erabaki behar du, eta beste kasu berri batek kinka larrian jarri dezake Astanaren etorkizuna. Eta horrela balitz arazo handia izango litzateke Tourreko irabazle ohia den Vincenzo Nibalirentzat, zeina Astanako kidea den.

 

a den.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena