Txirrindularitza
Eztabaida
Maxim eta Valentin Iglinskiyk hilabete baino gutxiagoan EPOagatik positiboa eman duten arren, Astanak hurrengo denboraldirako WorldTour lizentzia izango du.
Artxiboko irudia, Astana Bueltan
UCIk (Nazioarteko Txirrindularien Batasunak) atzo jakitera eman zuenez, hurrengo denboraldirako WorldTour lizentzia duten 17 taldeen artean dago Astana, nahiz eta Maxim eta Valentin Iglinskiyk hilabete baino gutxiagoan positibo eman duten. Gauzak horrela, Aigletik gaiaren inguruko kezka azaldu dute, eta zalantzan jarri dute Alexandr Vinokouroven taldearen kudeaketa.
BiciClismori igorritako komunikatu batean, bi taldeekideen positiboak EPOagatik, “egoera benetan larria’ dela eta taldearen kudeaketaren eta etikaren inguruan argitu beharreko gauzak daudela azaldu dute.
Beraz, Astanaren barneko politika aztertuko dutela ziurtatu dute: ‘Taldearekin honen inguruan eztabaidatuko dugu, txirrindulariek dopina errendimendua hobetzeko ez erabiltzeko, ea euran esku dagoen guztia egiten baduten frogatzeko’.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa